CKEditor webguneetarako testu-editore librea, bere plugin ekosistema eta 'HTML5 audio' pluginaren kasuaren azterketa

Asier Iturralde Sarasola @aldatsa

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegia

2016-11-17

Zer da CKEditor?

CKEditor webguneetan erabiltzen den software libreko testu-editore bat da

FCKeditor-etik CKEditor-era

  • Lehen bertsioa 2003an argitaratu zuten FCKeditor izenarekin.
  • Izena sortzailearen izenetik dator: Frederico Caldeira Knabben
  • Baina ingelesezko FUCK hitzaren antz handia du
  • Izen aldaketa: FCKeditor -> CKEditor

Lizentzia

CKEditor GPL, LGPL eta MPL lizentziak erabiliz banatzen da

Garapen eredua

  • Hasieratik hasieratik software librea
  • CKEditor 3tik aurrera Open Development Effort
  • CKEditor-ek hartu beharreko norabidean eta ezaugarri berrien diseinuan komunitatearen iritziak kontutan hartzeko saiakera
  • Baina ezaugarri batzuk sekretuan garatu zituzten konpetentziaren beldur

Garapen eredua (II)

  • CKEditor 5en garapena erabat publikoa da
  • Produktuaren ezaugarrien diseinua Github-eko proiektu bateko issue-tan egindako eztabaida publikoen bidez
  • Guztia eztabaidagai publikoki: erabiltzaile interfaze eta erabiltzaile esperientzia, garapeneko erabaki teknikoak (Adb: ES6 erabiltzea), ...
  • Erabaki horietan oinarrituta garatzen ari diren CKEditor 5 berriaren kodea ere publiko

Negozio eredua

Beren produktu nagusia doan banatzen duten software librea den arren erlazionaturiko zerbitzuak eskaintzen dituzte diru truk.

  • CKEditor Premium Jabedun lizentzia erabiltzeko aukera eta arreta teknikoa.
  • CKFinder Fitxategien kudeaketarako softwarearen bertsio osoa ordainpekoa eta jabeduna. Doako bertsioa mugatua baina erabilgarria. Hirugarrenek garatutako alternatiba libreak badira, adibidez, elFinder.
  • Formazioa Bezeroaren beharretara egokitutako formazio saioak.
  • Garapen pertsonalizatuak Pluginen garapena, pertsonalizazioa, ezaugarri berrien garapena...
  • Ikuskaritza Proiektuak ikuskatu, gomendioak egin...
  • Arreta teknikoa Zuzeneko harremana garatzaileekin norbere arazo konkretuak konpontzeko

Zer da CKEditor-eko plugin bat

  • Pluginek CKEditor-ri funtzionalitate gehigarriak gehitzeko aukera ematen dute, adibidez, botoi berriak gehituz.
  • Pluginei esker web garapenari buruzko ezagutzarik ez duten erabiltzaileek jatorrizko funtzionalitateaz gain beren beharretara egokitutako eduki konplexuak sor ditzakete.

Pluginetan oinarritutako arkitektura

  • CKEditor-en oinarrian core edo nukleoa dago. Bere kasa ez du ezer egiten, pluginei JavaScript-eko API bat eskaintzen die.
  • Funtzionalitate guztiak pluginen bidez garatuta daude.

Plugin gordailua

CKBuilder

  • Norbere beharretara egokitutako CKEditor editorea sortu eta deskargatzeko tresna: http://ckeditor.com/builder
  • 3 abiapuntu: oinarrizkoa, estandarra eta osoa
  • Pluginak kendu eta gehitzeko aukera
  • Pluginen mendekotasunak automatikoki kudeatzen ditu

Hilabeteko pluginak

iametzak garatutako html5 audio plugina

Historia

  • ARGIA.euseko lankideek webgunean lizentzia libredun irratien audioak jarri nahi zituzten
  • CKEditor-en funtzionalitate hori ematen zuen pluginik ez zegoen
  • HTMLa zuzenean editatzea ez da praktikoa
                            
                                <audio controls="controls" src="adibidea.mp3">
                            
                        

Nola erabili?

  • Kurtsorea audioa txertatu nahi den lekuan kokatu eta CKEditor-en tresna barrako bozgorailu itxurako botoian klikatu...

  • eta leiho bat irekitzen da...

    bertan audioaren URLa sartu eta dagoeneko zerbitzarian dagoen audio bat hautatu daiteke.

    Audio erreproduzitzailea nola lerrokatu ere hautatu daiteke.

Nola erabili? (II)

  • Kargatu fitxa erabiliz audio-fitxategi berriak kargatu daitezke zerbitzarira.

  • Erabiltzaileen eskaerari erantzunez audioa automatikoki erreproduzitzeko aukera ere gehitu genuen.

Nola erabili? (III)

  • Erdian lerrokatutako erreproduzitzailearen adibidea.

  • Ezkerrean edo eskuinean ere lerrokatu daiteke.

Harrera

  • Ikus dezakezuenez oso plugin sinplea da.
  • Eskaera zuen funtzionalitate hutsune bat betetzen duenez harrera ona izan du.
  • 5.000 deskargatik gora hilabete gutxian.
  • Erabiltzaileek beren hizkuntzetara itzuli dute.
  • CKEditor-ek abuztuko hilabeteko plugin bezala nabarmendu zuen!

Zin dagit ez geniela ordaindu (I)

Zin dagit ez geniela ordaindu (II)

Lizentzia

Itzulpenak

html5 audio pluginaren negozio eredua

  • Argitaratzean erabaki beharra: doan edo ordainduta?
  • CKEditor asko erabiltzen dugu, doan banatuta komunitateari ekarpena
  • Marketing eta ikuspuntu komertzialetik irabazia: sare sozialetan zabalkundea, aurkezpenak, bezeroei CKEditor kontrolatzen dugula eta plugin arrakastatsu bat sortu dugula erakusteko aukera

Komunitatearekin harremana

  • Mundu mailan erabiliko den zerbait argitaratzen nuen lehen aldia
  • Momentuz ez dugu komunitatearen kode ekarpenik jaso
  • Itzulpenak bidaltzeko bi aukera: pluginaren orrian iruzkina idatzita edo pull request-a github-en. Itzulpen guztiak github-etik jaso ditugu
  • Erabiltzaileek arazoen berri eman digute Github eta CKEditor-eko webgunea erabiliz. Gehienen arazoak konpondu ditugu baina kasu batzuetan ezin lagundu. CKEditor-en inguruan mundu bat dago: CMSekin integrazioa, garapeneko framework-ekin integrazioa...

Abuztuko hilabeteko plugina

Abuztuko hilabeteko plugina (II)

Ilusio berezia egin zidan CKEditor-ek euskarazko txio bat bertxiotzeak

Abuztuko hilabeteko plugina (III)

Pluginen orrian nabarmenduta agertu zen hilabetez

Horixe zen guztia. Galderarik?

Mila esker!